LogoMinisterior
LogoOEPM

Topografía de productos semiconductores

Patenteen eskaera elektronikoari buruzko informazio orokorra

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, hiritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatea hobetzeko konpromisoaren barruan, Patenteen Europako Bulegoaren eta JIMEren Nazioarteko Bulegoaren laguntzarekin, gaztelaniazko patenteen eskaeren aurkezpen elektronikoaren proiektua garatu du.

Eskaera nazionalak

Martxoaren 20ko patenteen 11/1986 Legeak arautzen dituen asmakuntza patenteen eta baliagarritasun-modeloen eskaerak Internet bidez aurkez daitezke.Era berean, dagoeneko Espainiari egokitu zaizkion nazioarteko PCT patenteen eskaerak fase nazionalean sartzeko eskaerak aurkeztu ahal izango dira.

Modalitate, patente edo baliagarritasun-modelo bakoitzaren barnean, hainbat eskaera mota aurkez daitezke, esaterako:Espainiako edo Europako patenteen gehikuntzak, banaketa eskaerak, Europako patente eskaeren transformazioa, edo modalitatea aldatzeko eskaerak.

Bestalde, patente eskaeretan, Patenteak Azkar Emateko Programan (CAP) sartzeko aukera marka daiteke, betiere, horretarako baldintzak betetzen badira.

Patenteen Europako Bulegoak EPO Online Filing-en bidez banatzen du softwarea.Doakoa da.Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioak PDF formatuan egon beharko du.

Azkenik, sinadura elektronikoei dagokienez, eskatzaileei mota desberdinak jarri zaizkie eskura. Horien artean, faksimile-sinadura edo sinadura elektroniko aurreratua nabarmendu behar dira.Informazio gehiago izateko, ikusi baldintza teknikoak.

PCT nazioarteko eskaerak

Garatutako lanen ondorioz, urtarrilaren 15eko 03/2004 zenbakidun NPren aldizkariak dagokion jakinarazpena argitaratu du, PMEB NP formatu elektronikoan jasotzeko prest dagoela ezagutzera emateko.Aipatutako iragarkiak aurkezpen elektronikoa egiteko beharrezko parametro teknikoak hartzen ditu barne. Nabarmendu behar da PMEBk eskatzaileei aukera desberdinak eman nahi dizkiela erabili daitezkeen baliabideei dagokienez.Ondoren, Aldizkarian barne hartutako alderdi garrantzitsuenak zehazten dira.

2004ko urtarrilaren 15etik PLI nazioarteko eskaerak formatu elektronikoan edo baliabide elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, PLIren 89 bis Arauaren eta Administrazio Argibideen F Eranskinaren 7. Atalaren arabera. Horiek dagozkion legeak eta beharrezko estandar teknikoa aipatzen dituzte, hurrenez hurren.

Eskaerak elektronikoki aurkez daitezke, bai linean bai Internet bidez, edo baliabide fisikoak erabiliz, hala nola 3.5 hazbeteko disketea, CD-R edo DVD-R. Bi ekipamendu logiko (software) erabil daitezke: bata, Europako Patenteen Bulegoak banatutakoa, EPO Online Filing bide; bestea, OMPIren Nazioarteko Bulegoarena: PCT-SAFE. Biak doakoak dira.Agirien formatuei dagokienez, eskatzaileek hurrengo hauek erabili ahal izango dituzte:XML, PDF edo TIFF.

Aminoazidoen edo nukleotidoen sekuentzien zerrendek WIPO Standard ST.25 arauari jarraitu behar diete.Sekuentzien zerrenda bat eransten bada, Biologia > Sekuentzien zerrenda atalean sartu beharko da, bilaketa egiteko aukera ematen duen formaturen batean (ST.25 edo ASCII Text).Gainera, Edukia > Elementu osagarriak atalean sartu eta “Besteak” aukera markatu beharko da, PDF formatuan.

Azkenik, sinadura elektronikoei dagokienez, eskatzaileei mota desberdinak jarri zaizkie eskura. Horien artean, faksimile-sinadura edo sinadura elektroniko aurreratua nabarmendu behar dira.Informazio gehiago izateko, ikusi baldintza teknikoak.

Europako patentearen eskaerak

PMEB Europako patentearen eskaera jasotzeko eskumena duen erakundea da.

Eskaerak Internet bidez elektronikoki aurkeztu daitezke.Patenteen Europako Bulegoak EPO Online Filing-en bidez banatzen du softwarea.Doakoa da.Agirien formatuei dagokienez, eskatzaileek hurrengo hauek erabili ahal izango dituzte:XML edo PDF; aminoazidoen edo nukleotidoen sekuentzia zerrendetarako, WIPO Standard ST.25 formatua erabili beharko da.Azkenik, sinadura elektronikoei dagokienez, eskatzaileei mota desberdinak jarri zaizkie eskura. Horien artean, faksimile-sinadura edo sinadura elektroniko aurreratua nabarmendu behar dira.Informazio gehiago izateko, ikusi baldintza teknikoak.

Europako patenteen baliozkotzeak

Urriaren 10eko 2424/1986 Errege Dekretuak, Europako patenteak emateko hitzarmenaren aplikazioari buruzkoak, Espainian behin-behineko edo behin betiko babesa lortzeko itzulpenen aurkezpena arautzen du.Itzulpena eskaeraren errebindikazioarena -eta, kasu batzuetan, marrazkietako testuena- izan daiteke (babesa behin-behinekoa izango da eskaera EPOk argitaratzen duenean), edo Europako patentearen testu osoarena. Testua emandakoan bezalaxe, aurkakotasun prozedura baten ostean aldatuta edo mugaketa prozedura baten ondorioz mugatuta egon daiteke (behin betiko babesa).Europako patente bat Espainian baliozkotzeko itzulpen horiek ez dira nahastu behar hitzarmenean araututako patenteak emateko prozeduran ezarritako itzulpenekin. Azken horiek Pateen Europako Bulegoan aurkeztuko dira, bulegoak ezarritako bitartekoak erabiliz.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak Europako patenteen eskatzaileen eta titularren esku jarri du Europako eskaera edo patenteak Espainian baliozkotzeko itzulpenen aurkezpen elektronikoa egiteko plataforma seguru bat.Gainera, plataformak Espainian baliozkotzeko prozedurarekin zerikusia duten beste izapide batzuk egiteko aukera ematen du.Ondorengo hauek dira aipatutako izapideak:etenaldiei erantzutea, norberaren borondatez dokumentazioa edo zuzenketak aurkeztea, epeak luzatzeko eskaerak, eta itzulpena ez aurkeztearen ondoriozko eskubideak berrezartzea.

Prozedura elektronikoari dagokionez

Bestalde, prozedura elektronikoari berari dagokionez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak eskatzaileei jaso izanaren adierazpen bat bidaliko die. Bertan, eskatzaileari buruzko datuak, asmakizunaren izenburua, harrera data eta nazioarteko eskaeraren zenbakia, eta jasotako fitxategi elektronikoen identifikazioa aipatuko dira, nazioarteko eskaera osatzen duten agiri desberdinei dagokienez:petitorioa, deskribapena, errebindikazioak, etab.Horretaz gain, PMEBak, Bulego Hartzailea denez, nazioarteko eskaera bat modu elektronikoan onesteko beharrezko saiakerak egingo ditu, horrek akats jakin batzuk dituenean, eta eskatzaileei jakinaraziko die, edozein baliabideren bidez, eskaera elektronikoa jaso duela.Ordainketa-moduei dagokienez, OEPMn dauden prozedurak erabili ahalko dira. Azkenik, sor daitezkeen zalantzak edo arazo teknikoak konpontzeko, erabiltzaileen arretarako unitate bat ezarri du OEPMk (ikusi laguntza teknikoa eta informazioa atala).

Erantsitako laukia

Erantsitako laukian deskontuak eta eskaera desberdinak zein datatik aurrera aurkeztu daitezkeen aipatzen dira:

Eskaera hartzeko sistemak

Aplikazio informatikoari esker, eskaera honako zein sistemara bidali nahi den aukeratu daiteke:

  • Ekoizpen modua:Eskaeraren aurkezpen eraginkorra eta balio juridiko osoa duena.
  • Demo modua:Eskaera bidaltzeko prozedura osoa simulatzen duen sistema; ez du balio juridikorik, probak egiteko eta ikasteko bakarrik balio du.

 

Hauek dira Online Filingen dauden moduluak:

  • ES3101 (Patentearen eta erabilera-modeloaren eskaera)
  • ESTSUBS (Patentearen eta erabilera-modeloaren ondorengo izapideak)
  • EP1001 (Europako patentea emateko eskaera)
  • ESEPVAL (Europako patentea baliozkotzea)
  • PCT/RO/101 (PCT nazioarteko eskaera)
  • PCT-DEMAND (Nazioarteko Aurretiko Azterketaren eskaera)
  • PCT-SFD (Geroago aurkeztutako PCT agiriak)

© Oficina Española de Patentes y Marcas, 2021

Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.

OK | Más información