LogoMinisterior
LogoOEPM

Solicitud internacional PCT

Aurkezpena

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, Patenteen Europako Bulegoaren (EPO) eta Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearen (OMPI) lankidetzarekin batera, patenteen eskaera elektronikoak egiteko sistema informatikoa garatu du, OEPMri Internet bidez Europako, Espainiako eta nazioarteko PCT patenteen eskaerak bidaltzea ahalbidetuko duena.

Asmakizunen eskaera elektronikoa egiteko, ondokoa egin dezakezu:

  • Eskaera zuzenean zure ordenagailutik bete (aurretik baldintza formalak egiaztatuta).
  • Eskaeraren dokumentazioa erantsi (deskribapena, errebindikazioak, etab.), PDF edo XML formatuan.
  • Sinatu eta eskaera formatu elektronikoan bidali.
  • Eskaera hainbat erakundera bidali (OEPM, OMPI, EPO, etab.).

Patenteen eskaera elektronikoki egitearen abantailak ondokoak dira:

  • Denbora aurreztea, esaterako, baldintza formalen egiaztapen automatikoari eta helbideen agendari esker.
  • Deskontua eskaera nazionala, nazioarteko PCT eta Europakoa egiteko tasetan.
  • Berehala jasotzen da eskaera aurkeztu dela ziurtatzen duen egiaztagiria.Egiaztagiri horrek eskaera zenbakia eta bidalketa data adierazten ditu.
  • Segurtasun handiena bermatzen da.

 

Zerbitzu hau erabiltzeko, programa berezi bat instalatu behar duzu, identifikazio elektronikoarekin batera erabiltzen dena. Programa hori doakoa da. Horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikusi esteka hauek:

 

© Oficina Española de Patentes y Marcas, 2021

Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.

OK | Más información